|
|
Hiztegian begiratuz gero, AZOKA hitzari
“Salgai bereziak erakusteko eta saltzeko
merkatu-gisakoa” definizioa ematen
zaiola ikusiko dugu. Bada guk,
Espainiako
Estatuko Arte Eszenikoen Azoken
Koordinakundeko kideok, zera
zehaztu nahi genuke: azoka, “norberak
negozioa topatzeko eta artea salerosteko
merkatua” ere da.
Udalerrietara demokrazia heldu ondoren –bi
hamarkada baino gehiago badirela–,
Espainiako hiri gehienek beren jairik
tradizionalenak berreskuratu zituzten,
eta horiekin batera eszenatoki naturalak
ere bai: herrietako kaleak eta plazak
erabiltzeari ekin zioten, antzoki ugari
ireki eta birgaitu zituzten. Aisialdia
eta kultura denon ondasun eta zerbitzu
bilakatu ziren, merkatu berriak
irekitzen hasi ziren, kultura
demokratizatzeko gogoa piztu zen. |
|
Berpizte horren ondorioz kultur produktu
berri eta askotarikoen eskaria handitu
egin zen. Eskaria handiagoa zenez,
eskaintza ere handitu zen; batzuek beren
lana –gaur egun “produktua” esango
genuke– erakusteko beharra zuten; beste
batzuek –gaur egun “programatzaileek”
esango genuke– informazio berria eta
ideia berriak nahi zituzten. Une
historiko horretan, esperientziaren
poderioz baino gehiago intuizioz,
Espainiako
lehenengo Antzerki Azoka
sortu zen: 1981. urtean gertatu zen.
Orduz geroztik, beharrizanaren ondorioz
edo mimetismoz,
Espainiako Estatu
osoan beste “azoka” batzuk
sortzen hasi ziren, topaketarako,
eztabaidarako eta elkartrukerako guneak;
gune biziak, ilusio, amets eta grinak
elkartzen zirenekoak; gauza
iraungikorren salerosketarako merkatuak,
sormen-lana egiten saiatzeaz gain gure
ustez arte eszenikoen industrietan
eragina izatea lortu duten eta jada
finkatuta dauden merkatuak.
|
|
Esan
dugunez, lehenengo aro hori funtsean
intuitiboa izan zen; horren ostean, gaur
egun urte osoan sektoreko profesionalok
jada aldian-aldian 14 azokatan elkartzen
gara hitz egiteko, eztabaidatzeko,
gogoeta egiteko, eta batez ere,
produkzio berriak ezagutzeko. Izan ere,
badago egitate bat: gero eta profesional
gehiago ibiltzen dira azokaz azoka
produktu berriak erosten edo saltzen,
sorkuntza-lan artistikoen eskaintza jori
eta askotarikoa bertatik bertara
ikusteko aukera baliatuta. |
|
Azoka horietako bakoitzak badauka bere
berezitasuna, eta bere lorratza uzten du.
Azoka espezializatuak nahiz beste azoka
generikoago batzuk dauzkagu; gune edo
formatu diferenteak lantzen dituzten
azokak; ikuskizunak sektore profesional
zehatz bat gogoan hartuta eskaintzen
dituzten beste azoka batzuk; batik bat
nazioartekoak diren azoka batzuk,
eskualderako programazioa eskaintzen
duten beste batzuk... Baina denek mamian
helburu berbera daukate, profesionalak
elkarren artean harremanetan jartzea eta
horrela merkataritza-elkartrukea
bideratzea. |
 |
|
Ekimen horiek nazioartean daukaten
berezitasun historikoa ikusita,
koordinatzeko beharrizana eta
esperientziak elkartrukatzeko aukerak
hainbat urtean aztertu ostean,
Espainiako azokek
INAEM-en
–Kultura Ministerioaren, alegia-
bultzada eta babesa baliatu zuten eta
Arte Eszenikoen
Azoken Koordinakundean
elkartu ziren. |
|
Laguntzaileak:
|
|
Pz.
Sant Antoni, 1 · 25300 Tàrrega -
Lleida.
Secretaría: C/ Mayor, 6-5º oficina 2
bis 28013 - Madrid
Teléfono: +34 91 521 21 64. Fax:
+34 91 531 40 63 |
|
|
|
|